miércoles, 11 de julio de 2012

444.- Bat gutxiago

    Alberto joan da etxera bere oporrak igarotzera. Bueno, oporrak baino apurtzu bat gehiago, zeren eta abuztuaren azken asteraino ez dator bueltan. Egoera berri hau ikusterakoan, pelikula bateko tituloa datorkit burura, "Solo ante el peligro".
   
    Alberto oporretan, Zornotzako kideak lanaldi intentsiboaz, Abuztuan denak oporretan.... esandakoa, "Solo ante el peligro". Eskerrak Guillermo Campos bertan dagoela, bestela.....

    Horretaz aparte, eguneroko martxa hartzen nau. Lehengo egunak zailak izaten dira, baina gero, astebete pasa ta gero, "no problem", gauza guztiak berez doaz. Beraz itxarotea besterik ez zaigu geratzen.

No hay comentarios: