lunes, 14 de marzo de 2011

Lehenengo ta behin, eskerrak emon....

    Arratsaldeon guztioi!!!!!

    Onezkero jakingo duzuenez, lana dela eta, Mexikora noa denboraldi baterako (gehienez jota 616 egun). Hori dela eta, bertan iragango ditudan egunerokoak ezagutzera emateko asmoz Blog bat idazteko asmoa dut. Ez dakit zein izango dan emaitza, baina horra hor ahalegina. Eta horregaitik, lehenengo ta behin eskerrak emon.

    Eskerrak nere bihotz-bihotzeko laguna den Eneriz-i, berak oparitu zidalako blog-a. Eskerrak ere nire lankide den Xabi-ri, berak argitu didalako gutxi gora-behera nolakoa den blog-aren funtzionamendua, eta nola ez, eskerrak blog-a idaztera animatu didazuen guztioi.

    Eta azkenik esan, blog-a Mexikoko experientziari buruz doanez, Abadiñotik urten eta Abadiñora heldu bitartean idazten ahaleginduko naizela, guztira 616 egun............

   Beraz, Apirilaren 26-arte, ondo izan.