sábado, 6 de agosto de 2011

103.- Barriro be Euskal Etxera

    Gaur Apaolaza, Mª Asun (bere emaztea), Tomás eta ni Celaya-ko Euskal Etxera joan gara bazkaltzen. Bueno, bazkaltzen eta afaltzen, dakizuenez behin txoko batean sartu ezkero, ez dakizu ze ordutan irtengo zaren. Eta oraingoan gabeko ordubatetan irten gara. Esan beharra dago sukaldariak Apaolaza eta Tomás izan direla, eta egia esan nahiko txukun ibili dira. Ni badaezpada, sukaldera urreratu be ez......

    Giro onean pasa dugu eguna, eta barriro errepikatzeko asmoarekin, azken baten noizbehinka bertokoekin bazkaltzea eskertzen da.....

No hay comentarios: