martes, 18 de octubre de 2011

176 b.- El Desembarco de Normandía

    Egun eguzkitsua gaurkoa ere Querétaro-n. Hala ere, nik betiko rutinagaz jarraitu dut. Goizeko bostetan jaiki, seiretan beharrean hasteko. Naiz eta denpora hona izan, hori ez da sekula aldatzen. Gaurkoa behintzat, egun desberdina izan da, zeren eta goiz guztia plantatik kanpo egotea tokatu zait.

    Gaurkoa bisiten eguna izan da. Lehengo ta behin, goizean CARDANES-en eta ENCO-n egotea tokatu zaidalako. Beharra nahi izanez gero, horrelakoak ere egin behar dira.  Eta horretaz aparte, gaurkoan Oskar eta Asier heldu direlako. Bost euskaldun elkarrekin Qro-n...., ez da gauza makala!

    Arratsaldea ordea, lasaiagoa izan da. Plantan zeregin batzuek amaitu eta bostak aldera etxera. Gero afaldu baino lehen korrika apur bat egin, eta afaldu ostean, hamarrak aldera, lotara.

    Horrelakoak izaten dira Mexikoko egunak. Hamaika-hamabi ordu plantan, eta hortik aurrera bakoitzak ahal duena, jejeje

    Oharra: Ez dago argazkirik, denpora libre asko dutenei, tentazio txarrak eragozteko.... Aspertuta badaude, etor daitezela Mexikora.

No hay comentarios: